Chargement...
Chargement...

Senperetik Senpererat : begirada bat XX. mendeari

Auteur : Franck Dolosor

25,85 €
Chargement...
Livraison à partir de 0,01 €
-5 % Retrait en magasin avec la carte Mollat
en savoir plus

Résumé

Témoignages sur la vie dans ce village basque au XXe siècle. ©Electre 2025

Hogoigarren mendea aldaketaren mendea izan da. Ehun urtez, Eskual Herri osoa bezala, Senpere ere arrunt aldatu da, bizimoduetan, lan egiteko moldeetan eta jendeen arteko harreman mailan. Mende hastapeneko eta hondarreko bi Senperek eite guti dute. Adin haundiko senpertarrek lehenbiziko autoak ibiltzen ikusi dituzte, eta, urte batzuen buruan, gizona ilargirat gan den eguneko lekukoak izan dira. Lehen, oinez ibili behar zuten beti; eta orain, eskuko telefona mugikorrak ditugu denek sakelan, Senpereko edozoin tokitik planeta osoarekin mintzatzeko. Hogoigarren gizaldi hastapenean sortu diren senpertarrek bi bizi izan dituzte, molde batez heziak eta prestatuak izan baitira eta, pittaka-pittaka, bertze bizimodu arras desberdinean sartu eta murgildu direlakoz.

Eskuetan duzuen liburuan ez da iragana goraipatzen, baina aitzinekoen bizi modua nolakoa izan den ezagutarazi nahi da. Ez da gertakari historikoen aipamenari mugatzen. Herritarrek berek, emazteek eta gizonek, aldaketa sakon guzi horiek nola bizi izan dituzten erakutsi nahi da. Senpereko herritar xaharrenen oroitzapenak, gogoetak eta sentimenduak obra hunen ardatz nagusiak dira. Lekukotasun bilduma hunen bitartez jakinen duzue, edo oroituko zarete, duela urte batzuk arnoa eta eztia egiten zirela kasik etxe guzietan, haur batzuk lanean hasten zirela zazpi urtetan eta ogi jotzeak Senpereko bestak baino handiagoak zirela!

Sar zaitezte Senpereko eta senpertarren historia hurbilean. Jakin ezazue hogoigarren mendean Europan berean gertatu diren gatazka armatuek nolako ondorioak izan dituzten gure arbasoengan. Ezagut itzazue desagertu diren eta galtzen ari diren lanbideak, ohitura xaharrak eta bertsuak. Ikas ezazue osasuna nola zaindu daitekeen landareeri esker.

Zatozte eta ibil zaitezte, denboran gaindi, Senperetik Senperat...

Fiche Technique

Paru le : 13/09/2009

Thématique : Histoire des régions de France

Auteur(s) : Auteur : Franck Dolosor

Éditeur(s) : Elkar

Collection(s) : Non précisé.

Série(s) : Non précisé.

ISBN : 978-84-9783-689-0

EAN13 : 9788497836890

Reliure : Broché

Pages : 155

Hauteur: 21.0 cm / Largeur 20.0 cm


Poids: 501 g